ahabicomics_logo_square400px

Ahabi Comics

2011ko azaroan, Aaron eta Ioannes Busca anaiak Ian Nose-k idatzitako eta ilustratutako eguneroko komiki tira argitaratzen hasi ziren Interneteko hainbat plataformetan; euskaraz, komikiaren jatorrizko hizkuntza, eta baita gaztelaniaz eta ingelesez ere. Gertaera honi esker sortu zen Ahabi Comics.

Hurrengo urteen buruan, Ahabi Comics-ek Ian Nose-n lehen lanak liburu formatuan zein liburu elektronikoetan, Kindle, Apple Books eta ComiXology plataformetan argitaratu izan ditu. Frozeen-en, bi anaiek sortutako prototipo fasean dagoen komikiak irakurtzeko web plataforman ere bildu dira istorio guzti hauek.

Gaur egun, Ahabi Comics, 2018 urtean bi anaiek sortutako AA&NN Ltd. konpainiaren argitalpenen dibisioa da. Ahabi Comics-en epe luzeko misioa bere katalogoa Ian Nose-n lanez haratago zabaltzea da, gutxiengoko hizkuntzetan idatzitako beste komiki batzuk mundu osoan ezagutzera emateko eta baita munduko komiki ezagunenak gutxiengoko hizkuntzetara itzuli eta argitaratzeko asmoarekin.

website | e-mail | facebook | instagram