billsketch

Bill Watterson

Bill Watterson 1958ko uztailaren 5ean jaio zen Estatu Batuetako hiriburu den Washington DC-an. Zientzia politiko ikasketak burutu zituen Kenyon unibertsitatean eta gerora hainbat egunkari lokaletarako komiki politikoak idatzi zituen. 1985etik 1995era sindikalizatu zen Calvin eta Hobbes eguneroko komiki tirak eman zion mundu mailako ospea. 1995az geroztik erretiratuta bizi da bere emaztearekin batera, Ohion, Estatu Batuetan.