moebius_520px

Jean Giraud ‘Mœbius’

Moebius ezizenez ere ezaguna den Jean Giraud (1938ko maiatzak 8 – 2012ko martxoak 10)komikigile eta artista nabarmena, komiki frantsesaren zutoihala izan da mundu mailan. Giraud-en beso luzea ukaezina da era guztietako artista zenbakaitzetan. Bere itzal izugarria nabaria izaten jarraitzen du, gaur egungo artista beterano nahiz gazteetan, bai komiki arloan eta baita zientzia fikziozko filmen itxura bisualean jarduten dutenetan.