akira_title

AKIRA

Katsuhiro Otomo-ren komiki lanik luzeena eta nabarmenena da AKIRA. Lehenengo atala 1982ko abenduaren 20an argitaratu zen Kodansha-ren Young Magazine aldizkarian eta gaur egun sei liburukote marduletan baturik dauden 20 bat orriko 120 atalez osatutako komikia burutzeko zortzi bat urte behar izan zituen Otomok.

Honetan zebilela, 1987 urtean, komikia aldi baterako eten eta istorioa animaziozko filmera egokitu, eta zuzendari lanei ekin zion. AKIRA filmaren difusioa mundialari esker laurogeitahamarreko hamarkadan,  mundu guztira ezagutzera eman zen ez bakarrik Otomo-ren izena, baita animazio eta komikigintza japoniarra ere.

Ameriketan eta Europan Steve Oliff artista amerikarrak koloreztatuko AKIRA komikiaren bertsioa izan zen lehenbizi argitaratu zena eta gerora zuri-beltzezko jatorrizko bertsio japoniarra ere argitaratu da hainbat hizkuntzetan. Honako hau da ordea, AKIRA euskaraz irakurgai dagoen lehenengo aldia Ander Zabaleta oñatiarrak LainoMehe-rentzat itzulia.