Dr. Slump
1980ko otsaileko Weekly Shonen Jump astekarian, oraindik Japonian ere ospetsua ez zen , Akira Toriyama komikigile gaztearen lehenengo seriea argitaratu zen. Istorio labur anitz idatzi eta marraztu zituen Toriyamak honezkero Sueisha argitaletxeko hainbat aldizkarietan, baina hau izan zen Japonian izugarrizko ospea eman zion bere lehenbiziko serie luzea. Lau urtez, astero atal bat marrazten jardun zuen Toriyamak, eta 1984 urte amaieran Araleren abenturei amaiera eman eta bere hurrengo lanarekin buru belarri jarri zen: Dragoi Bolarekin hain zuzen ere.
Slump doktorearen eta Araleren abenturak hainbat ediziotan batu dira ordutik mundu osoan; Japonian tankōbon deritzen 200 orri inguruko 18 liburutan 80ko hamarkadan zehar, eta 2006 urtean kanzenban deritzon edizioan, 15 liburutan kolorezko jatorrizko orriekin eta formatu mardulago eta handiagoan.