Katsuhiro Otomo
Katsuhiro Otomo (大友 克洋) 1954ko apirilaren 14ean jaio zen Miyagi-n, Japonian. 1973 urtean Manga Action aldizkarian bebuta egin zuen Prosper Mérimée, XIX. Mendeko idazle frantsesaren istorio batean oinarritutako Jūsei komikiarekin. Hamarkada osoa istorio motzak marrazten aritu eta gero 1982tik 1990era Kodansha-ren Young Magazine aldizkarian argitaratutako AKIRA komikiak eman zion mundu mailako ospea.
Urte horietan AKIRA animaziora ere adaptatua izan zen, 1987an estreinatutako Otomo berak zuzenduriko izen ber-bereko filmean. Laurogeitahamarreko hamarkadatik aurrera animazio eta zineman munduan aritu da gehien bat Otomo, beti ere marrazteari utzi gabe, izan ere bere lan guztietako diseinuak eta storyboard-ak berak burutzen ditu. Publizitate eta beste hainbat alorretarako ilustrazio eta diseinu lanak ere egin ditu urte guzti hauetan.
Azken urteetan Oyajishu izeneko hainbat esakera ilustratu burutu ditu hilero argitaratzen den Shueisha-ren Jump X aldizkarian. Otomo-ren lorratzak jarraitzeko eta eskuragarri dauden liburu eta filmak ezagutzeko, bisitatu bere lan guztien kronologia batzen duen webgunea: ChronOtomo: Otomo Katsuhiro Chronology.