tori_290px

Akira Toriyama

Akira Toriyama (鳥山 )  1955eko apirilaren 5ean jaio zen Japoniako Aichi Prefekturan. Bere lanik nabarmenenak komiki alorrean burutu ditu; Dr. Slump eta Dragoi Bola izan direlarik mundu mailako ospea eman diotenak.

Komikiez aparte beste hainbat esparrutan ere ezagutzera eman du bere izena Toriyamak. Dragon Quest, Chrono Trigger, Blue Dragon eta Tobal bideo-jokoetako pertsonaia eta munstroak esaterako bere marrazkietan dute jatorria.

Gaur egun bere familiarekin eta etxeko animaliaz inguraturik bizi da Japonian eta noiz edo noiz izaten da bere azken lanen berri, izan ere oraindik marrazten jarraitzen du, presa handirik gabe bada ere. Noizean behin, Shueisha, bere betiko argitaletxeko aldizkarietan agertzen jarraitzen dute bere lanek. Azkena 2013an argitaratutako Jaco Patruilari Galaktikoa izan da, umore xelebrez beteriko hamaika ataleko istorioa. Azkenaldian Dragoi Bolaren  animazio filmetan ere parte hartu du Toriyamak idazle eta pertsonaia diseinatzaile bezala.