Tintinen abenturak
Le Vingtième Siècle egunkari belgiarreko Le Petit Vingtième gazteentzako eranskinean argitaratu ziren lehenbiziko aldiz 1929ko urtarrilaren 10ean Tintinen abenturak. Urteen buruan mundu guztian 110 hizkuntza baino gehiagotara itzuli diren 24 albumetan batu dira Hergé komikilari belgiarraren pertsonaia ospetsuena den Tintinen erreportariaren abenturak.
Euskaraz lehenengoz ETOR argitaletxeak argitaratu zituen 1972 urtean Tintin-en gertaera arrigarriak izenburupean. Tamalez, hiru besterik ez ziren izan kaleratutako albumak. Handik urte batzuetara 1980eko hamarkadan hasi eta hamar urteren buruan, ELKAR argitaletxeak kolekzio ia osoa argitaratu zuen, lehenengo eta azkenengo albuma izan ezik, izan ere hauek biak ez ziren kaleratu Hergé-ren heriotzerarte eta oraindik gaur ez dira sekula euskaraz argitaratu.
Tintinen 90. urteurrenarekin bat etorriz, 2019 urtean, ZEPHYRUM EDICIONES argitaletxe katalanak Tintinen komikiak euskaraz argitaratzeko eskubideak lortu eta Tintinen kolekzio osoa berrargitaratzen hasi zen, urtero bizpahiru ale kaleratzeko asmoarekin. Album berriak agertzen diren heinean eguneratzen joango garen euskaraz argitaratutako Tintinen komikien zerrenda bat antolatu dugu LainoMehen.